index | mapa |
Erromantiko hutsa izanda eta ze nolako jendea dabilen etxe horretatik jakinda, testu hauexet bidali nien akzioa erosi nuen egunean.
Une honetan pertsonalki beharbada Durangoko Kafe Antzokia-ren partaidea izateko mementurik komeinigarriena ez da; etxe bat erosteko zorian gaude neskalagunak eta biok, eta gutxi izango balitz bezala non eta Gasteizen erosi egin behar izan dugu.
Erraz ulertzen dela guretzat ez da diru gastetako momentua gure etxetik kanpo, laister poteoa egingo dugu festa haundietan edota urrunetik aspaldiko lagunak bisitak aprobetxatuz. Ahal bada, bihak batera.
Baina utzidazu minutu bat istoriotxo bat kontatzeko.
Aitona Alejandro (aiton-amonarik ezagutu dudan bakarra, oroimen txiki bat besterik ez daukat horretaz) nire jaioterriko urune fabrikaren administratzailea izan zen guda zibila aurretik eta (bere zorritxarerako) guda garaian. Espainiaren erdi-erdian gaude istoriotxo honetan.
Nire herria izan zen "zona roja", herriko erdi bat komunistek kudeatzen zuten eta beste erdia anarkistek. Alde batean ardotegi haudiak geratu ziren eta beste aldean urunea. Beraz, petrolioaren haren iturri biak ondo banatuta eta gure aitona horietako baten gainean eserita, fabrikaren jabea abiada bizian atera zelako herritik zerrenda bat baino gehiagotan zegoela baitzekien. Aitona Alejandrori bere diru eta gauza guztien giltza eta erresponsabilitatea eman zion. Bere haziendarekiko lotu zuen don Antoniok aitonaren bizitza bera. Eta garai hartan, herri hartan ez zen metafora bat baina bost ume txikiekin seguraski aitona Alejandrok ezin zuen edo ezin zuen jakin nola ihes.
Kontatu didaten arabera aitona Alejandrok bizia askatu zuen oso fina omen zelako lanean eta fabrikatik patruila bat agertzen zen bakoitzean (hasieran norbaiten bila baina gehienetan "zerbaiten" bila) aitonak handik eta hemendik gorkelu baten bat banatzen izaten zuen eta hurrengora arte.
Guda bukatu egin zen, italiarrak herrira heldu ziren eta komunistak eta anarkistak euren artean tiroka topatu zituzten. Sartu zirenerako (herriaren ateetan bizpairu egun eman ondoren, badaezpada) nire herriak ia hilerri bat ematen zuen. Italiarren ostean falangistak eta horren atzetik don Antonio. Don Antoniok aitona Alejandrok ospa egin zuela poltsarekin edo poltsa barik, edota akaso lurpean zegoela pentsatzen zuen baina ez jauna: aitona Alejandrok lortu zuen espropiazio eta lapurketa guztien gainetik don Antonioren etxea, fabrika eta dirutza libratzea, utzi zuten bezala edo hobeto.
Esan beharra dago guda bukatu zen momentuan ezuzteko bisitak itzuli omen ziren; hasieran jende bila baina gehienetan "zerbaiten" bila. Aitonak jarraitu zuen dirua banatzen, hasieran bizitzaren bat libratzeko, gehienetan beste baten altxorra gordetzen.
Zer ez zion eskeiniko don Antoniok aitona Alejandrori!!. Hau ta beste eskeini omen zion baina aitonak eskatu zuena zera izan zen: etxe on batean bizitzea bera eta bere familia osoa.
Don Antoniok eskaini zion bere etxeko beheko pisua, fabrikan bertan eta hara joan ziren aitona, amona, nire osaba-izebak eta nire aita, etxeko txikiena, gudan ohizko izaten ziren bonbardero alemanen bisita batean aterpe batetik bizirik atera zen bakarra zazpi urte zituenean.
Hala ere gutxi ematen zion don Antoniori aitonaren saria eta esan omen zion: "etxe honetan bezain beste biziko zarete nirea zurea delako baina zurea den etxe bat behar duzu, Alejandro. Eraiki, dirua daukazu eta. Eta diru falta baldin badaukazu hemen naukazu, edozein gauzatarako".
Aitak gogoan dauka eraikuntza horren hasieraren irudia, berrogeigarren hamarkadaren bukaeran. Eraikuntza hasi zen, gelditu zen diru falta dela eta, eta nahiz eta don Antonioren negozioa nahiko ondo ibili (frankismoan don Antonio ehiza egitera mila aldiz joan omen ziren Francisco Franco berarekin) aitonak bere etxe berriaren ametsaz damutu egin behar izan zuen eta hantxe egon da sasietxe hori berrogei ta hamar urte.
Don Antonio Francorekin egongo da dagokien zeruan (merezi dutena) eta aurten etxe horretatik gelditzen dena (gehiena, esan didatenez) saldu egin dute aitona Alejandroren seme-alabek.
Dirua aitona Alejandroren ilobok jaso dogu. Amak esauste txamarra on bat erosteko, ("Iparran bizi zarenez", leku ilun, hotz, eta bizigaitza omen den leku hori baina hala ere ETBren bideotan hain polita ikusten den leku hori). Oso ideia ona begittandu jatesan. Baina azken finean behar nebala (kontau dotan istorioa amak kontatu eban gabonzaharrako afarixen eta danok harritute geldittu ginen) zen aitona Alejandroren diruarekin zerbait "imperecedero" edo "trascendente"a erostea. Plaka bat?. Harri batean neskalagunaren eta nire izena idaztearazi eta etxe ate ondun esegi?. Kasualitatez 200 ? tokau jatez. Kasualitatez Durangoko Kafe Antzokiaren partaide izateko kopurua.
Poetak esan zuen aitaren etxeak iraungo duela zutik. Nik ez dakit aitonaren etxearen iraupena inportantzia haundirik izango duenik. Bere seme-alabak ez dira bertan inoiz bizi. Bere ilobok ez genuen ezagutu etxea ezta ia-ia aitona bera ere ez, seguraski horrenbeste kezka besteen dirua gordetzeagatik. Euskararen etxea aspalditik zutik dugu, zutik bada eta zutik jarraituko dugu.
Eta zer esango zuen aitona Alejandrok guzti horretaz?. Nik esango nuke bere guda eta nire guda oso desberdinak direla baina zerbait aurreratu gara: bera dirua gastatu zuen bizitzak salbatzeko eta aberats baten dirua salbatzeko. Nik amets bat elikatzeko. Bertan behera inoiz ez da joango etxe bat eraikitzeko.
TikisMikis.org: Haciendo el mandria desde 2.001 | index | mapa |
Para contactar con el responsable de éste disparate: | Astakeri honen egileagaz harremanetan ipinteko: carvay@tikismikis.org GnuPG